Filtrer
Rayons
- Bandes dessinées / Comics / Mangas
- Policier & Thriller
- Romance
- Fantasy & Science-fiction
- Vie pratique & Loisirs
- Tourisme & Voyages
- Arts et spectacles
- Religion & Esotérisme
- Entreprise, économie & droit
- Sciences humaines & sociales
- Sciences & Techniques
- Scolaire
- Parascolaire
- Dictionnaires / Encyclopédies / Documentation
Support
Éditeurs
Prix
Ttarttalo
-
-
Gaur, ilargik ezertarako gai ez dela sentitzen du? Eskolako ariketan berak espero baino nota okerragoa lortu du. Asko ahalegindu da, eta honela galdetzen dio bere buruari: zertarako ikasi? Zertarako balio du? Haritz handiaren enbor hutsean bizi den hontz txiki batek opari magiko bat egingo dio galdera horri erantzuteko... Haurraren garapena ulertzeko eta gurasoei laguntzeko, aditu baten aholkuak liburuaren bukaeran.
Haurrei euren huts egiteak eta porrotak gainditzen ikasten laguntzeko. -
-
Dans ce joli livre, les jeunes enfants s'amuseront à chercher et à décrire tout un tas de choses.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
"Liburu honen izenburua, Femina Sapiens, txantxa moduko bat da, auzi bat agerian jartzeko balio digun keinu txiki bat: historiaurrea berreraikitzean, zergatik hitz egiten da soilik gizonez? Zergatik ez bideratu ikerketa zientifikoak emakumeen hondakinak ere aztertzera, hainbeste emakume-hezur aurkitu badira?
-
-
-
«Ez naiz ederra». Ez da baieztapen bat, zalantza bat baizik. Kezka bat. Ea ederra zaren galdetzen diozu zeure buruari, eta zure kezka nagusi bihurtzen da, etengabeko galdera. Edertasunaren galderak zergatik behin eta berriz, emakumezkoen bizitza zeharkatzen duen gogoetatu, eta pisu horren zenbaterainokoaz konturatzeko, pentsatzeko eta askatzeko proposamena izan nahi duen albun ilustratua.
Edertasunaren galderak emakumeengan duen pisuaz gogoetatu eta pisu horren zenbaterainokoaz hausnartzeko proposamena. -
Jaioterriaren arabera, neska jaiotzeak ez ditu aukera berak eskaintzen? Ezagutu munduko bost neska gazteren bizitzak: Kaneila, Enara, Mahnoosh, Makena eta Luisa. Bidegabekeriak eta indarkeriak jasaten dituzte beren eguneroko bizitzan. Neska horien inguruan, pertsona konprometituek berdintasunaren alde lan egiten dute, eta itxaropen apur bat ematen. Irakurketarako pizgarri diren istorio erreal fikzionatuak, aldarrikapen garaikideak, ilustrazio indartsuak eta maketazio freskoa uztartzen dituen liburu ilustratu azpimarragarria.
Munduko neska gazteen bizipenetan oinarritutako istorio erreal fikzionatuak, aldarrikapen garaikideak, ilustrazio indartsuak eta maketazio freskoa uztartzen dituen liburu ilustratu azpimarragarria. -
-
Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 kontu biltzen ditu musikari buruz jakiteko: landareak lasterrago hazten dira musika entzuten badute; musika-nahasketa bat sortu zuen Nasak extralurtarrentzat; txoririk ederrenak dira abeslaririk kaskarrenak; bi Mozart izan ziren baina batek bakarrik lortu zituen fama eta loria; musikak salba litzake galzorian dauden hizkuntzak; sendagile batzuek armonikak errezetatzen dituzte; igerilari sinkronizatuek hezurretan aditzen dute musika? Musikaren unibertso liluragarria hobeto ezagutzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, musikaren inguruko jakin-mina asetu nahi duten helduentzat ere.
-
-
Akordeoi formatoko animalien liburu polit honetan, haurrek orrialde bakoitzean dagoen marrazki osatu gabeari erreparatu eta datorren orrialdean jakingo dute zein den. Deskubrimendu harrigarriak amaigabeko liburu batean!
-